XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iratiko basoa.

Atzean Orreagako kolegio-etxea ikus daiteke, eta horren aurrean Burgeteko zelaiak.

(...) Europa osoan nagusi izan zen basamortu-prozesuarekin dago erlazionaturik.

Bigarrena, kararriek osatua, lurralde haiek estali zituen itsaso hausketa aroarekin dago erlazionaturik; eta hirugarrenak sedimentazio aro berria azaltzen du; sedimentazio prozesu hau tuparri irisatuek, buztinek, igeltsuek eta mota ezberdineko gatzek osatzen dute.

Azkeneko tarte hau -Keuper izenekoa- modu ezberdinean banaturik egon arren, garrantzi handikoa da berezitasun orogenikoen moldaketan, Keuperreko materialak oso plastikoak bait dira eta igeltsu ugaria dutelako, horrela erraztu egiten dutelarik alboko presiopean dauden tolesturen garapena.

Jurasikoan, Bigarren aroaren estratigrafia orokorrean bigarren zorua osatzen duen aroan, hain zuzen, mendikate zaharrenak baino errespetatu ez zituen itsasoaren hausketa handia gertatu zen.

Honen ondorioz, itsasoko faciesak jatorri kontinentala dutenak baino ugariagoak dira.

Zoru hau osatzen duten materialak homogeneotasun litiko nabarmena azaltzen dute, orokorki ondo estratifikatuak dauden tuparriz eta kararriz osatuta daudelarik.

Dena den, Jurasikoko afloramenduak ez dira oso ugariak.

Goi-Jurasikoa higalana indartzen duten afloramenduekin hasten da.

Lehendabiziko une batean kontinente bat jaso zen Burgosko lurraldearen iparraldean, bat eginik Asturiasko eta Mesetakoekin.

Ondoren mendikate hertziniarrak altxatu ziren.

Honela, inguruan zeuden mendikateak estaltzen zituen aintzinako Jurasikoko itsasoan, garai honen amaieran golkoko euskal-kantaurialdekoaren indibidualizazioa gertatu zen, bere urek Bizkaia osoa eta Gipuzkoako mendebaldea eta erdialdea estaltzen zutelarik.

Zalantzarik gabe, Kretikoa Euskal Herriko eraketa nagusia dugu, orain arte zehaztutako guztiak biltzen bait ditu.

Gehien agertzen den harkaitza kreta dugu, foraminiferoen maskorrek osatua nagusiki.

Itsas atzeratze nabarmen honen, eta bere eraginez sorturiko masa kontinental handien azaleratzearen ondorioz, Wealdeuse deituriko faciesa eratzen duten sedimentu-kontinental kopuru handiak biltzen dira mendebaldeko Europa guztian, behe Kretiko edo azpi Kretiko guztian nagusi bilakatuz.

Hala ere, euskal mendikate hertziniarra besteak baino gutxiago kaltetu izan zuen gorapen honek, hau da, lur hornidurak Santanderreko edo Burgosko iparraldean baino urriagoak izan ziren, itsas inguru gazi mugatu batean tipikoa den kararrizko sedimentazioaren garapena erraztuz.

Wealdeuse faciesaren ondoren, Kretikoko itsasoaren transgresio handia gertatu zen, zabalkuntza nagusia Zenomanensean lortu bait zuen.

Lurraren egoera Jurasikoan izandako antzekoa bilakatu zen.